Gau Beltz beldurgarrietako irudiak, auzoz auzo
Donostiako hainbat auzotan errotu dira dagoeneko Gau Beltzeko ospakizunak, eta asko izan ziren bart Donostiako kaleetatik ibili ziren arima, eskeleto, deabru, mamu eta bestelakoak, aurkitzen zuten oro beldurtzen. Hain zuzen ere, hamahiru auzotan antolatu dituzte jarduerak aurten, eta jai giro ederrean pasatu zuten arratsaldea eta gaua. Jarraian, hainbat auzotako argazkiak ikus ditzakezue.
Antiguako Gau Beltzean txalaparta emanaldia, ibilaldi beldurgarria eta zezensuzkoa izan zituzten, besteak beste. Bertan egon zen Joseba Parron San Sebastian argazkilaria:
Parte Zaharrean, Zuloaga plazatik abiatuta, auzo osoa beldurtzen aritu ziren pertsonaia beldurgarriak, eta Trinitate plazan amaitu zuten jaia. Aratz Garcia Zaldua argazkilaria bertan egon zen:
Egian, nola ez, Polloe hilerrian hasi zuten ospakizuna, eta kalejiran ibili ziren auzotik, jarduera beldurgarri ugari eginez. IRUTXULOKO HITZA bertan izan zen:
Bestalde, hedabide honek Añorgako, Altzako, Aieteko, Loiolako Erriberako, Groseko, Martuteneko eta Igeldoko herritarrek egindako argazkiak jaso ditu, eta jarraian ikus ditzakezue: