Ia hiru orduz egon dira Aquarium barruan ekintzaileak; azkenean, Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu. Aske daude dagoeneko.
Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera egin du. Ez dira berriak, ordea, delinkuentzia eta migrazioa lotzen dituzten diskurtsoak.
'Parkingik ez, parkea orain!' lelopean, protesta koloretsua antolatu dute Sorleku parkea Marrutxipin jartzearen aldeko guraso, familia eta auzotar batzuek.
Etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan Realeko mutilek eta Bera Berak; etxean, aldiz, Realeko neskek, Gipuzkoa Basketek eta Txuri Urdineko neskek.