Lore koloretsuz jantzi dituzte Donostiako hilerriak
Santu Guztien Eguna da gaur, eta donostiar asko hiriko hilerrietara joan dira euren hildakoei loreak eramatera. Horrela, Igeldo, Altza eta Polloeko hilerriak askotariko lore eta landarez atondu dituzte, eta eguraldia lagun, jende ugari aritu da hilobiak txukuntzen eta batzuekin eta besteekin kontu kontari.
Eguerdia aprobetxatu dute gehienek loreak erosi eta euren senide eta lagunei eramateko. Bakarrik edo lagunduta, adin desberdinetako jendea ikusi ahal izan da gaur hilerrietan, izan ere, horretarako eguna izaten da gaurkoa; dagoeneko gure artean ez daudenak gogoratzeko eguna, alegia.
Hona hemen gaur hilerrietan egindako argazkiak:
Igeldoko hilerria
Altzako hilerria
Polloeko hilerria