Gizon bat atxilotu dute, Ibaetan autokarabana bat lapurtzea egotzita
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen igandean Irunen, Ibaetan autokarabana bat lapurtzeagatik. Beste ibilgailu batzuetan objektuak lapurtzea egotzi diote, bigarren eskuko salerosketa saltoki batean salgai jarri baitzituen.
Iragan larunbatean, Ibaetako Pillotegi eta Iribar bideen artean dagoen autokarabana aparkaleku batetik bere ibilgailua ostu ziotela salatu zuen hiritar batek. Salaketa jarri ondoren, hainbat ikerketa egin zituzten autokarabana topatzeko. Antza denez, larunbatetik iganderako goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek autokarabana hori ikusi zuen Irunen. Azkenean, gidaria geldiarazi eta agenteek atxilotu egin zuten, indarra erabilita lapurreta egitea egotzita.
Ibilgailuaren barruan hainbat objektu aurkitu zituzten, batzuk jabearenak ziren; beste batzuk berriz, jatorri ezezaguna zuten. Egindako kudeaketari esker, atxilotuak bizikleta bat eta golf makiladun poltsa bat saldu zituen bigarren eskuko salerosketa denda batean. Objektu horiek beste autokarabana batzuetan lapurtu zituztela salatu zuten jabeek, eta, dendan atzeman ondoren, legezko jabeei itzuli zizkieten.
Ertzaintzaren egoitzan beharrezko eginbideak amaitu ondoren, atxilotua epailearen esku utzi zuten, eta guardiako epaileak Martuteneko espetxean sartzeko agindua eman zuen. Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, aurkitutako beste gauza batzuk itzultzen saiatzeko, baina ezaezaguna da askoren jatorria.