Zer plan astebururako Donostian?
Hemen da asteburua! Plan bila bazabiltza, gure agendan daukazu astebururako antolatuta dauden ekitaldien aukeraketa zabal bat, eta jarraian aurkituko dituzu zenbait gomendio.
Ostiralean (hilak 8), euskal antzerki bat da gure gomendioa: Komentu desberdin bat, Lugaritz Kultur Etxean (19:30ean), Zer? Nola? Noiz? Binahi Taldearen eskutik. 35. Gazteen Antzerki Topaketaren barruan antolatu duten ekitaldia da, eta sarrerak Donostia Kulturaren webgunean daude salgai.
Larunbatean, Albert Pla musikari katalana ikusteko aukera dago Intxaurrondo Kultur Etxean, 22:00etan. Diego Cortes izango du bidelagun oraingoan, eta ziur ez ahazteko kontzertua izango dela; sarrerak hemen erosi ditzakezue.
Igandean, goiz pasa berezi bat proposatuko dizugu: Donostiako Extremadurako Kultur Elkarteak antolatuta, Extremadurako Ogi-Mamien Eguna ospatuko dute, Bretxa inguruan. 10:00etan, lurralde horretako produktuen erakusketa eta ogi-mamien salmenta abiatuko dute, eta, 13:00etan, Virgen de Guadalupe abesbatza eta dantza taldearen emanaldia egingo dute Sarriegi plazan.
Bonus track: hurrengo asterako, bi proposamen, biak ostegunean: alde batetik, Bizilagunekin desazkunde turistikoaren aldeko plataformak Amara Berrin ere badago turistifikazioa? solasaldia antolatu du Ikasbide elkartean, 19:00etan; bestetik, ordu berean baina Tabakaleran, Isabel Herguera zinemagile donostiarraren atzera begirakoa antolatu dute, eta haren zortzi film labur proiektatuko dituzte.