Elektrizitatea birsortu dute 33 emakumek, tartean, hainbat donostiarrek
Zea Mays taldearen 'Elektrizitatea' diskoak eta abestiak 25 urte beteko dituzte laster, eta moldaketa berezi bat grabatu dute.
Jone Laspiur, Lide Hernando, Sara Zozaya eta Olatz Salvador donostiarrek eta Izaro donostiartuak, besteak beste, Zea Maysen Elektrizitatea abestia eta diskoa omendu dute. Hilabete gutxi barru, 25 urte beteko ditu lanak, eta bizkaitarrek kanta ezagunaren moldaketa berezi bat grabatu dute Urdulizko Tio Pete estudioan.
Euskal Herriko 33 emakumek parte hartu dute, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Aiora Renteria abeslari bizkaitarrarekin batera kantuan agertzen diren bideokliparekin aurkeztu dute.