Eguerdian egin dute udal talde guztiek elkarretaratzea, azaroaren 10ean ospatzen den Memoriaren Egunaren harira.
Easo eta San Bartolome kaleak eta Xabier Zubiri plaza urbanizatuko ditu Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Sailak, ETSren bidez.
Bilduma etnografikoak euskal kultura eta tradizioko 4.000 lan pieza etnografiko baino gehiago biltzen ditu.
Donostiarrek Polonian jokatuko du Europako ligako ligaxkara iristeko kanporaketa erabakigarriaren joanekoa.
Zea Mays taldearen 'Elektrizitatea' diskoak eta abestiak 25 urte beteko dituzte laster, eta moldaketa berezi bat grabatu dute.
Realari asko zaildu zaio Europa ligako abentura, Txekiako Viktoria Plzen taldearen aurka galdu ondoren (2-1).
'Zoriona, edo antzeko zerbait' argitaratu berri du Karmele Mitxelena Etxebeste idazleak (Oiartzun, 1988). Doluaz, heriotzaz eta buru osasunaz hitz egiten du lanak, besteak beste, eta Aiora Jakarekin batera, gai horiek guztiak izango ditu hizpide, hilaren 13an.