Patinetan eta esku bizikletarekin ere animatu da jendea Behobia-Donostiara
Behobia-Donostia lasterketa egiteko hainbat aukera daude, izan ere, korrikalariez gain, parte hartzaile asko patinetan eta esku bizikletarekin ikusi ahal izan dira gaur. Desgaitasuna duten pertsonek kirola egiteko duten eskubidea aldarrikatzen du Kemen elkarteak, eta urteak dira gurpildun aulkiek eta esku bizikletek ere lasterketan parte hartzen dutela. Horiez gain, patinatzaile andana animatu da aurtengoan ere, bakarka edo taldeka, 59. Behobia-Donostia egitera.