Merkataritza txikia bultzatzeko kanpainak martxan dituzte Grosen eta Erdialdean
Donostiako hurbileko merkataritzak bertako saltokietako salerosketak bultzatzen jarraitzen du borrokan jarraitzen du. Azken urteotan egin duten moduan, Zuk argiztatzen duzu Gros kanpaina jarri dute martxan. Aurten, 120 saltokik bat egin dute ekimenarekin,eta establezimenduek bonbillak dituzte erakusleihoan, elkartearen ikurra gisa.
Grosen, b0st urte daramatzate hurbileko merkataritza sustatzeko kanpaina horrekin. Oraingoan, baina, berrikuntza bat gehitu dute: ikurrak proiektagailuak izango ditu aurten, auzoko 45 dendatan, eta hala, erakusleihoak ez ezik, espaloiak ere apainduko ditu.
Erdialdean ere
Erdialdeko saltokiek, berriz, Black Friday egunaren harira sortu dute ekimen berria. Nazioarteko saltoki eta marka handien erosketa masiboei aurre egiteko edo, Local color days izeneko sentsibilizazio kanpaina jarri dute martxan. Hala, hilaren 30era arte kanpainaren baitan egiten diren jardueren artean, 4.500 euroko zozketa egingo dute, eta 200 establezimendutan kontsumitzeko txarteletan banatuko dute.


