380 proposamen jaso dituzte Urrezko Danborrerako
2025eko Urrezko Danborra hautatzeko parte hartze prozesuaren lehen fasea amaituta, Donostiako Udalak jakinarazi du 380 proposamen jaso dituela. Zehazki, 369 pertsona fisikok (198 emakume eta 171 gizon), bost irabazi asmorik gabeko elkartek eta sei enpresak aurkeztu dituzte proposamenak.
Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak eta Idazkaritza Juridikoak datozen egunetan aztertuko dute proposamenek irizpideak, izaera juridikoa eta saria jasotzeko beharrezkoak diren merezimenduak betetzen dituzten.
Hilaren 22ra arte arituko dira horretan, eta proposamen guztiak aztertu ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko dute. Hilaren 25etik aurrera, Bozeramaileen Batzordeak hiru hautagai zerrenda hautako ditu, edo, bestela, gehiengo kualifikatuz saritutako pertsona edo erakundea hautatuko du. Bozeramaileen Batzordeak zuzeneko hautaketarik egiten ez badu, hiru hautagaitzen artean hiritar bozketa prozesua irekiko dute, abenduaren 9tik aurrera.