Uliako Auzo Elkarteak udal ordezkariekin elkartzeko eztabaida antolatu du
Ulia-Ategorrieta eta Gros auzoetako gaien inguruan hitz egitera gonbidatu dituzte.
HAPOaren aurrerapena, Manteoren etorkizuna, Uliako mintegiak eta etxebizitza dira hautaturiko gaiak. Uliako Auzo Elkarteak bilera informatibo bat eta eztabaida bat egingo du bihar, Groseko Okendo Kultur Etxean, 19:00etan.
Udaleko bost alderdietako ordezkariak eta bozeramaileak gonbidatu dituzte: Eneko Goia (EAJ), Juan Karlos Izagirre (EH Bildu), Ane Oiarbide (PSE-EE), Victor Lasa (Elkarrekin Donostia) eta Borja Corominas (PP). Dena dela, gonbidapen publikoa sare sozialen bidez egin dute, alderdiekin harremanetan jarri gabe. Beraz, udaleko ordezkarien parte hartzea ez dago ziurtatuta.