Ostiralean jarriko dute martxan Alderdi Ederreko noria
Hilabete baino gehiago gelditzen da Gabonetarako, baina Alderdi Ederreko noria entzutetsua birak ematen hasiko da dagoeneko. Hain zuzen ere, bihar, hilak 15, martxan jarriko dute noria (11:00etan), eta otsailaren 2ra arte egongo da funtzionamenduan.
Ohiko ordutegia ordutegia 10:30etik 22:30era izango da. Hala ere, abenduaren 24an eta 31n 11:00etatik 14:00etara izango da, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, 17:00etatik 21:00etara.
Bidaia bakoitzaren prezioa 6 eurokoa izango da egunero, astelehenetan izan ezik, 3 eurokoa izango baita astelehenetan.