Osasun publikoa babestera deitu dute
Gaur eguerdian, Olatu Txuria plataformak elkarretaratzea egin du Intxaurrondoko anbulatorioaren ondoan. “Borroka gabe osasungintza publikoa txikituko dute”, deitoratu dute, beste behin ere. Osasun publikoa defenda dezagun lelopean elkartu dira, eta handik pasatu diren pertsonei arazoaren berri eman diete.
“EAJk pribatizazioa bilatzen du, eta zerbitzu publikoak bizitza babesten du”, ohartarazi dute plataformako kideek. Datozen egunetan Gipuzkoako zenbait anbulatorioen aurrean elkarretaratzeko asmoa agertu dute, eta horietako protesta batzuk Donostiako osasun etxeen aurrean izango direla aurreratu dute.