Realak demanda bat aurkeztu du Kopako partida bertan behera uzteko
Txuri-urdinek hilaren 21ean dute lehen kanporaketako neurketa, Jove Español San Vicenteren aurka.
Valentziako uholdeen harira, Realak Alacanteko Jove Español San Vicenteren aurka jokatu beharreko Espainiako Kopako lehen kanporaketako partida atzeratu egin zuten. Espainiako Futbol Federazioak azaroaren 21an jarri zuen neurketa (21:00etan), eta txuri-urdinek beste egun batera mugitzeko eskaera luzatu zioten. Batez ere, Realak Athleticen kontrako euskal derbia jokatuko duelako azaroaren 24an, San Mames futbol zelaian.
Ordea, federazioak data mantentzea erabaki zuen, eskaera baztertuta. Horren aurrean, Realak hainbat neurri hartu ditu, eta, gaur, beste urrats bat egitea erabaki dute. Madrilgo epaitegietan demanda bat aurkeztu dute kopako partida bertan behera uzteko kautelazko neurri gisa.