Milaka lagun batu dira Katxalin martxan, bularreko minbizia ikusarazteko
Urtero moduan, milaka lagun batu dira Donostian, Katxalin martxa solidarioan, bularreko minbizia ikusaraztea helburu, eta ikertzen jarraitu behar dela aldarrikatzeko: “Bularreko minbiziak oso presente jarraitzen du gure artean, eta gero eta gehiago eragiten die emakume gazteagoei eta gizonei”.
Hain zuzen ere, aurten bildutako dirua BioDonostiako Bularreko Minbiziaren Ikerketa Taldeari eman diote: 31.250 euro batzea lortu dute, eta txekea ibilaldia hasi aurretik emango dio taldeari.
Alderdi Ederren hasi eta bukatu dute martxa. Zurriolako hondartza inguratu, eta Tomas Alba plazan dagoen Bakearen Usoa eskulturaraino joan dira. Ondoren, Parte Zaharraren barrutik itzul dira hasierako puntura.