Ilunki taberna berriro irekiko dute
Taberna ostiralero irekiko dute, arratsaldeko seietatik aurrera, eta zabalik egongo da futbol partiden aurretik ere.
Ilunki Kultur Elkartearen 40. urteurrenarekin bat, tabernako ateak berriz ere irekitzera doaz. Hala adierazi dute elkarteko arduradunek sare sozialetan partekatutako argazki baten bitartez: “40 urtez Amara berri eraldatzeko hamaika saltsatan ibili ostean, taberna berriro irekitzera goaz”. Adierazi dutenez, gogotsu dabiltza eta auzoa biziberritzea dute helburu. Hala, deia luzatu dute
Iragarri dutenez, hilabetero askotariko jarduerak antolatuko dituzte; izan ere, espazio hori berriz ere topagune bilakatzea dute helburu. Dagoeneko lehen bi datak dituzte finkatuta: bihar, ostirala, Ilunkiko irekiera berria ospatuko dute pintxo pote batekin; azaroaren 29an, berriz, pasahitza edo pasa hitza jolasa eta Euskaraokea egingo dute, Euskararen Egunarekin bat.
Lehengo ohiturak berreskuratzen
Ilunki elkarteak auzoa egiten jarraitzen badu ere, hedabide honi bazkideek berriki aitortu diote espazioa ez dela bere garairik “loriatsuenak” bizitzen ari. Hori dela eta, barne prozesu bat abiatu zuten pasa den ikasturtean, eta elkarteak garaiotan bete behar dituen funtzioen inguruan hausnartu zuen. Adierazi dutenez, “egungo dinamikentzat erabilgarri izango den” espazio bat sortzea bilatzen dute.