Mikel Zabalza omentzeko urteroko ekitaldia eta film proiekzio bat antolatu dute
Hilaren 26an, 39 urte beteko dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza hil zuenetik. Haren omenez, Orbaizeta sorterrian eta Altzan —hango bizilaguna zen— ekitaldi bana antolatu du Mikel Zabalza Herri Ekimenak.
Larunbatean, azaroaren 23an, Altzako San Martzial plazan elkartuko dira 12:00etan, Mikelen Txokoan. Oroitzeko ekitaldian haren lagunek eta senideek parte hartuko dute. Horrez gain, azaroaren 28an Indarkeriaren Oi(h)artzunak filma proiektatuko dute Tomasene Kultur Etxean, 19:00etan. Ander Iriarte zuzendariarekin solasaldia egingo dute ondoren.
Zabalza 1986an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Intxaurrondoko kuartelera eraman eta han torturapean hil zutenetik —bere bikotekide Idoia Aierbe, bere lehengusu Manuel Bizkai, bere anaietako bi, Patxi eta Aitor, eta Ion Arretxe idazlea ere atxilotu zituzten operazio berean—.