Merina Grisek Donostiaren hiri eredua gogor kritikatu du 'Hiru Damatxo' kantan: «Hau ez da gure estiloa!»
Merina Grisek kanta eta bideoklip berria argitaratu du: Hiru Damatxo. Ohikoa baino mezu zorrotzago eta politikoagoarekin itzuli da hirukote donostiarra, Donostiaren hiri ereduarekin oso kritiko.
“Herri honek ez du hirian tokirik” gisako esaldi zorrotzekin egin diote hiriari kantu. Baina badituzte esaldi laban gehiago: “Ale-Hop, Airbnb, Va Beneko kartan hamahiru hamabi” eta “Tan bella que vas a morir / frantsesez inguraturik / Donostiako hiru damatxo / Errenterian etorkin / Hiriak ez du barkatuko /Utzi pakean Donosti”.
Bideoklip berriarekin batera, diskoa berria izango dena argitaratzeko data aurkeztu dute: otsailaren 7an argitaratuko dute Zuloa, haien bigarren lan luzea. Biniloen edizio mugatu bat aurkeztu dute, eta hor barruan, sorpresa bat: karta bana izango da biniloetan, baina, horietako bat holografikoa izango da. Horrek esan nahi du Merina Grisek antolatutako edozein kontzerturako sarrerak doan izango direla… bizi osorako.
Orain arte Airaka diskoetxearekin argitaratu duten arren, orain, Espainiako soinu berrien erreferente den Sonido Muchacho zigiluarekin hasiko dira lanean donostiarrak.