Beñat Turrientesek 2030 arte luzatu du kontratua
Beasaingo jokalariak beste hiru urterako berritu du txuri-urdinekin zuen akordioa.
Ajaxen kontrako partidan erabakigarria izan ondoren, Realak Beñat Turrientesen kontratua luzatu du 2030. urtera arte. Zehazki, beste hiru urtez berritu dute beasaindarrarekin zuten akordioa.
Klubak esker oneko hitz ederrak eskaini dizkio: “Oraina eta etorkizun handiko jokalaria. Gure harrobiaren balioak primeran irudikatzen dituena. Apaltasuna, lana, pertseberantzia eta anbizioa. 81 partida jokatuta, beasaindarra funtsezko pieza izango da datozen urteetan. Zelai-erdi txuri-urdina ziurtatuta dago”.
Realaren zelai erdian lekua egiten ari da Turrientes, eta etorkizunean jokalari garrantzitsua izan daiteke.