Lau minutuko audioetan
Han goitik Etiopia ikusten da, esan zenidan, eta honaino iritsi eta hemen ez da ezer. Beltza besterik ez. Baina etorri naiz hona zuk esan zenidalako, eta dena iluna, etorkizuna bezala, baina zuk esan zenidanez pozik nator, ez pentsa. Gustatzen zait zuk esandako lekuetara joatea, zuk proposatutako musikak entzutea, eta zure liburuak irakurtzea. Entzun duzu Mejillon Tigreren bideo hori? Lauminutukoaudioetan bizi dira nire lagunak. Kasik buruz dakit hainbestetan ikusita! Esque ze azkar bizitza tia, ze mierda batzuetan. Ea iraultza sozialista mundial hori gertatzen den e, ta horrela soldatapeko lana debekatuta, benetan aske nahi duguna egiteko: «En una sociedad sin clases no habrá más pintores, sino situacionistas que, entre otras actividades, pintarán» jajaja. Aspaldi ez dudala nahi bezala pintatzen. Mendira ere, gutxi eta gaizki. Adibidez, elurra egiten duen lehenengo egunean joango naiz mendiren batera, eta lanean aitzakiaren bat jarriko dut. Ez? Total, lehenago edo beranduago utziko dut, edo botako naute, nire prokrastinazio kroniko eta azkar honen ondorioz. Edo igual yoquesé, beka bat emango didatelako liburu hori idazteko, te imajinas?
Jajaja, joder, ze txapa ari naizen sartzen, ez? Batzuetan ez dakit Whatsappetik kanpo existitzen zaren. Total, hemen nagola, ekarri nauzun arroka honetan, Mejillon Tigrek esan bezala, zuri audio bat botatzen, nire burua topatzeko.