Piztu dira Gabonak, drone ikuskizunarekin

Urteroko legez, ekitaldi berezia egin du Donostia Sustapena udal sozietateak Gabonetako argiak pizteko. 300 dronerekin egindako argi ikuskizuna izan da aurtengo berrikuntza: Kontxako badiaren gainean Gabonetako irudi tipikoak egin dituzte, tartean, Olentzero eta baita hiriko hainbat irudi “enblematiko”, hala nola, Haizearen Orrazia, noria, eta, noski, Realaren logoa. Valentziako herriari ere keinu egiten zaio ikuskizunean.
Argiak piztu zituzten, eta Iñigo Llopis, Fernando Mitxelena, Pau Etxaniz, Miren Lazkano eta Maialen Chourraut kirolari gipuzkoarren esku utzi zituen, guztiak aurtengo Parisko Jokoetan parte hartu zutenak. Olinpikoak eta paralinpikoak udaletxeko terrazan bildu ziren, eta Mikel Erentxun musikari donostiarra ere bertan izan zen.
Flock Drone Art enpresa izan zen ikuskizun honen arduraduna, Gabonetan zentratzen den lehena, eta deitu duena.
Gaur ikuskizuna errepikatuko da beste bi show-rekin: Un regalo de luz (18:30ean) eta Navidades del mundo (19:45ean), Italiako Pyroemotions enpresak eta Hungariako Europe Visual Groupek sortuak, hurrenez hurren.