Petar Aranitovic eskolta fitxatu du Gipuzkoa Basketek
Gipuzkoa Basketek buruhauste ugari ditu lesioekin. Izan ere, Mikel Motos, Isaac Mayo eta Xavier Johnson jokalariak min hartuta daude. Hori dela eta, Petar Aranitovic eskolta serbiarra fitxatu dute. Gaur bertan iritsiko da Donostiara, eta bihar taldearekin lehen entrenamendua egingo du.
Aranitovic lehen mailan aritu da azken bi denboraldietan, Almansan eta Fuenlabradan. Batez beste 15,8 eta 11,2 puntu egin zituen partidako, hurrenez hurren. Azken hilabeteotan Breoganen aritu da. Bestalde, 2018-2019 denboraldian Palentzian jokatu zuen, bigarren mailan, eta, 2016-2017 denboraldian, ACBn jokatu zuen Manresarekin.