Elkarretaratzea egingo du mugimendu feministak Pasaiako erailketa matxista gaitzesteko
Mugimendu feminista Bulebarreko kioskoan elkarretaratu zen.Donostiako Asanblada Feminista Donostiako Asanblada Feministak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean, igandean Pasaian izandako erailketa matxista salatzeko. 19:00etan izango da, Bulebarrean.
Ertzaintzak 53 urteko gizon bat atxilotu zuen 45 urteko emakume bat —bikotekide ohia— suzko arma batekin hiltzea egotzita. Hilketa 16:00etan gertatu zen, eta gizonak ihes egin zuen autoan. Geroago, Villabonako (Gipuzkoa) Udaltzaingoaren bulegora joan zen, eta bikotekide ohia hil zuela aitortu zuen. Bertan atxilotu zuten.


