Euskaraz aritzeko plazera
Euskararen Eguneko mintzodromoa egin dute San Telmo museoko elizan, eta hainbat euskal hiztunek parte hartu dute.
Ohitura bihurtu da. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, San Telmo museoa izaten da euskararen plaza. Gaurkoan, museoko elizan egin dute euskaraz aritzeko mintzodromoa. Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko euskaltegiek eta museoak berak elkarlanean antolatu dute. Aldiz, Bagera arduratu da bi saioak gidatzeaz eta dinamizatzeaz.
Guztira, 80 bat lagunek parte hartu dute mintzodromoan, bi txandatan banatuta. Lehen saioa 10:00etan izan da, eta nahiko jendetsua. Bigarrena, berriz, 11:00etan. Euskaraz aritzeko lekua eta denbora izan dute parte hartzaileek. Gaiak, berriz, askotarikoak izan dira. Horrela ere, San Telmo museoari buruzkoak izan dira gehienak. Parte hartzaileak zenbakituriko mahaietan banatu dituzte, eta, bukaeran, zozketa bidez sari eder batzuk jaso dituzte.
Mintzodromoaren irudi bilduma osatu dugu: