Alerta laranja iragarri dute olatu handiengatik, eta zenbait itxiera egingo dituzte hirian
Euskalmetek zenbait abisu hori eta laranja ezarri ditu astebururako, haizea, olatuak, euria eta elurra direla eta. Donostian, olatu handiengatik ezarri duten alerta laranjak izango du eragina, larunbateko (hilak 7) 17:00etatik aurrera.
Hori dela eta, Donostiako Udalak erabaki du Pasealeku Berria ibilgailuentzat eta oinezkoentzat ixtea, baita Leizaola pasealekuko eta Haizearen Orraziko sarbideak ere. Neurri horiek indarrean egongo dira larunbatetik astelehenera, gutxienez.