Errepublika aldarrikatuko duen konstituzio baten alde egin dute
Espainiako Konstituzioaren Eguna da gaurkoa, abenduak 6, eta, horren bueltan, elkarretaratzea egin du mugimendu errepublikanoak Donostian, Ijentea kalean. Mobilizazioarekin bat egin dute Ezker Anitzak eta alderdi komunistak.
Hain zuzen ere, Euskadiko Partidu Komunistako (EPK) idazkari nagusi eta Eusko Legebiltzarreko parlamentari Jon Hernandezek egin ditu adierazpenak, eta salatu du estatuaren kalitate demokratikoa gainbeheran dagoela. Hori dela eta, Espainiako hirugarren errepublika helburu izango duen prozesu konstituziogile bat abiatzeko beharra aldarrikatu du, nazio aniztasuna aitortu eta monarkia atzean utziko duen konstituzio bat lortzeko.