Arartekoak udalari eskatu dio betetzeko Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen ebazpen bat
Arartekoak Donostiako Udalari eskatu dio, gomendio bidez, bete dezala Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen ebazpen bat, herritarren elkarte batek eskatutako informazioa ematera behartzen duena.
Izan ere, Arartekoak azaldu duenez, herritar batek, elkarte baten ordezkari gisa, kexa egin zuen aurkeztu zuen Arartekoan, batzordearen ebazpena bete ez zelako. Ebazpen haren arabera, informazioa eman beharra zegoen, datu publikoak baitziren. Arartekoak gaineratu duenez, “argibideak eskatu ostean, Donostiako Udalak, informazio ukapena Arartekoari justifikatzeko asmoz, zerga arloko konfidentzialtasuna alegatu zuen, eta harekin lotutako prozedura judizial bat zegoela adierazi zuen. Argudio horiek ez ziren alegatu, ordea, batzordearen aurrean”.
Arartekoaren ustez, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea ezin da mugatu arrazoi argirik izan gabe, jokaera horrek gardentasunaren eta kontuak ematearen printzipioak urratzen dituelako.