Arranoak kontralde
Sarasua anaiek badute arranoen inguruko bertso fabula bat, Aquila superba. Batean, «Arrano zuri erdi-oiloa» dugu («RH onekoa», noski), egun osoan «urrezko arrautzak zaintzen». Bestean, «zirin kiratsez» nazkatu diren «txita petralenak», arrano beltz bihurtuta. Onak denbora labur, eta beltzari, «hegoen partez atzaparra hazi zaio», eta horrela ezin dela diote: «Txori txikiak nonbait ez ginen arranotarako jaio».
Eta horrelaxe, duela 30 urteko Euskal Herria, eta horrelaxe, itxuraz, gaur ere, munduko gatazka guztiak. Batzuk gaizki gaizki egiteagatik, besteak gaizki gaizki egiten dutenen kontra gaizki egiteagatik.
Nik gehituko nuke beste bat: gaizki ezerrezen kontra eta inorrezen alde ondo ari diren horiek ere.