Laura Cornelius Ibaeta Basketera itzuli da
Gabeziei aurre egitea erabaki du Donostiako saskibaloi taldeak.
Ibaeta Basketek beso zabalik hartuko du Laura Cornelius herbeheretarra. Izan ere, Ibaeta Basket jokalari faltan dago, bik denbora asko eman dutelako min hartuta. Horrela, hamar jokalariko multzoa indartzea erabaki du klubak. Cornelius lagun zaharra da 2021-2022 denboraldian aritu zelako Donostian.
Girona, Cukurova eta Perfumerias Avenida taldeetan aritu da Ibaeta Basket utzi zuenetik, baina bueltan da. 28 urteko joko antolatzailea eta eskolta da. Kalitate handiko jokalaria da, eta Azu Muguruzaren taldea sendotzera dator.