Maider Uriarte Doizek irabazi du X. Hamaika entzuteko! lehiaketa
Maider Uriarte Doizek irabazi du Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika entzuteko! IX. Irrati piezen lehiaketa, eta Oscar Sipan Sanzentzat izan da 2. saria. Lan saridunak DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezi batean ezagutaraziko dira hilaren 16an.
Deialdira aurkeztutako lanen artean, epaimahaiak erabaki du pieza irabazlea Azken farozaina dela. Maider Uriarte Doiz kazetaria egin du. Epaimahaiak aho batez erabaki du aurten lehiaketara aurkeztutako lan guztietatik onena dela eta horrela baloratu du: “Pieza erakargarria eta orekatua da, erritmo onekoa, soinu efektuak modu eraginkorrean erabiltzen dituena. Lantzen duen gaiarekiko interesa sortzeko informazioa egoki transmititzen du, eta aldi berean, primeran asmatzen du entzuleari teknologiaren hoztasuna errekurtso poetikoen bidez sentiarazten”.
Bigarren saria Oscar Sipan Sanzentzat izan da, El jardín de las flores tristes izeneko lanagatik. Epaimahaiak azpimarratu du gidoia originala eta bikaina dela, eta inolako soinu efekturik gabe ahotsa biluzik erabiltzeko ausardia izan duela, entzulea kontatzen duen istorioan erabat murgiltzeko gaitasuna lortuz.
DK Irratiaren Ispilu Beltza irratsaio berezia astelehenean, abenduaren 16an, 08:00etan hasiko da, FM107.4 sintonian eta haren webgunean. Bertan, Hamaika entzuteko! IX. Irrati piezen lehiaketako pieza irabazleak entzuteaz gain, saridunekin elkarrizketak izango dira, eta baita lehiaketaren antolatzaile eta epaimahaikideekin solasaldiak ere. Halaber, 14:00etan eta 21:00etan saioaren errepikapena entzuteko aukera izango da.