Osakidetzak urtarrilaren 11n irekiko du berriz ere Amara Berriko Etengabeko Arreta Gunea
Gaur arratsaldean, Osakidetzak Amara Berriko Etengabeko Arreta Gunea (EAG) ez ixtearen kontrako protesta egin behar zuten hainbat auzotarrek. Ordea, bertan behera utzi dute Osakidetzak jakinarazi duelako urtarrilaren 11tik aurrera berriz irekiko dutela.
Amara Berriko bizilagun talde bat hedabide honekin harremanetan jarri da albistearen berri emateko. “Pentsatu nahi dugu bizilagunon lehenengo mobilizazioak eta bigarren baten mehatxuak aletxoa jarri duela egoera honi bueltan emateko”, adierazi dute. Halere, mesfidantzarekin hartu dute erabakia: “Osasungintzarekin negozioa egin nahi duten enpresari eta politikari profesionalek gure gainetik dauden bitartean, egoera okertzen joango dela seguru gaude”.