Otsailaren 23an izango da 2025eko Lilatoia
35. edizioan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko lasterketaren webgunean.
Zenbaki borobila beteko du Lilatoiak datorren urtean. 35. aldiz antolatu du Donostiako Atletikok, eta hiriko kaleetan festa, kirola eta berdintasuna aldarrikatzeko. Otsailaren 23an izango da, aurten baino pixka bat lehenago —martxoaren 3an izan zen—. Hain zuzen ere, eguraldi zakarrari aurre egin zioten 6.000 emakumek baino gehiagok.
2025ko lasterketan izena emateko epea zabaldu dute, eta Lilatoiaren webgunearen bidez egin daiteke. Gogoratu behar da IRUTXULOKO HITZA lasterketaren babesleetako bat dela.