Beñat Gaztelumendik «Donostiaren alde» lanean ari direnei eskaini die agurra
Añorgako bertsolariak irabazlea zoriondu eta bestelako eskerrak eman ditu azken bertsoan.
Txapela hainbatetan jantzi arren, txapeldunorde izan zen atzokoan, Illunben. Horrela ere, irribarre batekin egin zuen azken agurra Beñat Gaztelumendik. Irabazlea presente izan zuen, baina baita “Donostiaren alde” lanean dabilen jendea ere.
Hauxe duzue bertsoa, Martxan baten lehen notak doinuarekin:
Zorionak ta biba Alaia
berriz ere paregabe,
aspaldidanik zinen txapeldun
ta gaur txapelaren jabe.
Agur Illunbe nire bizitzan,
nolako bost arratsalde,
ta ez garenez giden atzetik
doan turisten artalde.
Zuek betetzen zenituztenok
Aurresku eta Rekalde,
kalean jana banatzen jardun
ohi zaretenak debalde.
Segi lanean auzorik auzo
ta sukalderik sukalde
askok ikusi nahi ez luketen
Donostia honen alde.