Realak argitu du zeresana eman zuen txioaren egia
2014ko martxoaren 3an izan zen, 12:04ean. Realaren Twitter kontuak su hartu zuen txio honen ondorioz: “Hoy paseo siesta y pajilla“. Sekulako zeresana izan zuen sareetan iraun zuen bi minutuetan, klubak ezabatu zuen arte. Gutxira, kontua hackeatu zietela adierazi zuten, baina hori gezurra zela jakinarazi berri dute. Orduan, nork txiokatu zuen mezu hori?
Hamar urteren ondoren, bideo baten bidez kontatu dute egia.
20 milioi jarraitzaile baino gehiago ditugu sare sozialetan. Nork esango zigun duela hamar urte? Denbora honetan, Realak sare sozialetan izan duen ibilbidea irudiz, bideoz, arrakasta biral bat baino gehiagoz… eta gezurren bat edo bestez beteta egon da. Eta gaur iritsi da eguna gure tuit ospetsuenetako bati buruzko egia kontatzeko.