Silvia Perez Cruz eta Fito Paez, 2025eko lehen seihilekoan Kursaalean joko dutenen artean
Kursaal Eszenak iragarri ditu 2025eko lehen seihilekoan eskainiko dituen hainbat emanaldi, eta tartean daude Silvia Perez Cruz eta Fito Paez musikari ezagunak. Hain zuzen ere, maiatzaren 28an arituko da Perez Cruz eta uztailaren 3an Paez. Horrez gain, emanaldi nabarmenen artean daude, baita ere, La Traviata-ren kontzertu dramatizatua (otsailak 4) eta Martha Graham Dance Companyren ikuskizuna (maiatzak 27).
Astelehenean aurkeztu zuten urtarriletik uztailera bitarteko programazioa, eta, guztira, hamaika izango dira Kursaaleko kubo handian ikusi ahalko diren emanaldiak. Aipaturiko lauez gain, haur eta familientzako emanaldiak, musika klasikokoak eta musika popularrekoak antolatu dituzte. Egitarau osoa hemen daukazue.