Arima Soul taldeak bigarren diskoaren aurrerapena estreinatu du
2025ko udaberrian kaleratuko du Gaua bigarren diskoa Arima Soul talde donostiarrak. Aurrerapen moduan, Oinatzak singlea estreinatu dute Lide Hernando (Bele, Liher) abeslari donostiarraren parte hartzearekin. Gainera, Lalo Lopez gitarristak (Fundacion Tony Manero) eta Mikel Piris saxo jotzaileak (The Cherry Boppers) kolaboratu dute.
Abesti berria Asier Perezek zuzenduriko bideoklip batekin aurkeztu dute.
Hain zuzen ere, lan berria Lalo Lopezek berak ekoiztu du, eta Zarauzko Noisestudioan grabatu dute Iosu Gonzalezen eta Oihan Lizasoren aginduetara. Aldiz, Miguelito Superstar-ek nahastu du Bartzelonako Nacion Funk estudioan, eta Jon Caffery soinu ingeniariak masterizatu du Alemaniako The Old Winery estudioan.