Biurriak taldeko kantaria izan zen Gurmendi 1960ko hamarkadan; atzerriko kantak euskaratzen zituzten. Ingeles eta euskara irakasle izan zen hainbat hamarkadatan. Kantatzeko gogoa ez zaio itzali.
Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da Ziur eta Zuatzuko industrialgunean dago kokatua. Zibererasoen aurrean industria arloko enpresen eta haien produktuen edo zerbitzuen babesa indartzen laguntzeko sortu zen. Maria Penilla zuzendariak elkarrizketan azaldu duenez, zibersegurtasuna Gipuzkoako enpresa industrialentzat funtsezko erronka da.
Arartekora jo dute herritarrek, eta erakundeak Segurtasun Sailari eskatu dio Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko.
Ibaeta Basketek Charnay hartuko du Gaskak, Europako Kopako final-hamaseirenetako itzulerako partidan (20:00).