Zubieta liburu dendak 65 urte bete ditu
Gipuzkoako liburu denda zaharrena Donostian dago. Gaur egun, Errege Katolikoen kalean dago Zubieta liburu denda, eta 65 urte bete berri ditu. Azaroan hainbat jarduera egin zituzten urteurrena ospatzeko.
1959. urtean ireki zuten San Martzial kalean, eta, orduan, denda estua zen. 1987an Gipuzkoa plazara lekualdatu zuten, garai berrietara egokitu eta izaera kultuago bat eman nahi izan zioten. Azkenik, 2016an Errege Katolikoen kalera mugitu ziren, espazio ireki eta bizi bat lortzeko.