Non eta noiz egingo dituzte Olentzero eta Mari Domingiren eta Errege Magoen desfileak?
![Mari Domingi eta Olentzero udaletxean. (Argazkia: Donostia Kultura)](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2019/12/mari-domingi.jpg)
Zer eskatu diezue Olentzero eta Mari Domingiri? Eta Errege Magoei? Heltzear dira, eta donostiarrek ere euren bisitaz disfrutatuko dute hurrengo egunetan, noski.
Olentzero eta Mari Domingiren kasuan, hilaren 24an bertan egingo dute Donostiako desfile orokorra, baita bestelako ekitaldiak ere. Hala ere, gaurtik bertatik hasita, hainbat auzotan barrena ibiliko dira opari emaile maitatuak, haurren gozamenerako. Era berean, desfileez harago, Olentzerori eta Mari Domingiri gutunak emateko aukera egongo da auzo batzuetan, hala nola, Altzan, hilaren 23an egongo dira eta Casares Kultur Etxean, 17:30ean.
Hain zuzen ere, Parte Zaharrean, Morlansen, Altzan, Herreran, Larratxon, Loiolako Erriberan, Erdialdean (San Martin barne), Antiguan, Ibaetan, Bidebietan, Grosen, Intxaurrondon, Aieten, Egian, Amara Berrin, Amaran eta Martutenen egongo dira. Desfile guztien ordutegi eta ibilbide zehatzak hemen kontsultatu ditzakezue.
![erregeak](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2024/01/erregeak.jpg)
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Igeldoko funikularrean, Donostiara iristen, 2024ko urtarrilean.Beñat Parra
Bestalde, Errege Magoak, ohiko legez, urtarrilaren 5eko goizean helduko dira hirira, eta donostiarrek egun osoan zehar ikusi ahalko dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Hemen daukazue egingo dituzten jardueren egitaraua.