Giro ederrean ari dira ospatzen San Tomas eguna Plaza Berrian
Iritsi da San Tomas eguna, eta larunbata izanik, jende andana dabil Donostiako kaleetan. Plaza Berrian, esaterako, azoka ikustera animatu dira asko goizean goizetik.
Iritsi da San Tomas eguna, eta larunbata izanik, jende andana dabil Donostiako kaleetan. Plaza Berrian, esaterako, azoka ikustera animatu dira asko goizean goizetik. Askotariko postuak jarri dituzte bertan, eta sagardoa eta taloez gain, barazkiak, eztia, pastelak, eta beste hainbat produktu eskuratu daitezke. Horrez gain, 400 kiloko Kaxilda txerria ere bertan jarri dute ikusgai, Elgetako Arantzeta baserritik ekarrita.
Ikusi hemen egin dugun bideo laburra.
Ohiturak agintzen duen gisan, gehienek armairutik baserritarren arropa atera eta soinean jartzeko aprobetxatu dute, San Tomas eguna dotore-dotore ospatzeko.