Iritsi da San Tomas eguna, eta larunbata izanik, jende andana dabil Donostiako kaleetan. Plaza Berrian, esaterako, azoka ikustera animatu dira asko goizean goizetik.
Giro aurreikuspenak txarrak ziren arren, aldatuz joan da pronostikoa eta eguraldiak lehen ordutik lagundu du jendetsua espero den San Tomas egun honetan. Gipuzkoa plaza eta Plaza Berria goiz-goizetik jendez bete da, eta eguerdian are gehiago betetzea espero da.