San Tomas eguna hasi da
Giro aurreikuspenak txarrak ziren arren, aldatuz joan da pronostikoa eta eguraldiak lehen ordutik lagundu du jendetsua espero den San Tomas egun honetan. Gipuzkoa plaza eta Plaza Berria goiz-goizetik jendez bete da, eta eguerdian are gehiago betetzea espero da.

Kaxilda txerria ere goizetik ekarri dute Plaza Berrira, eta haur eta helduen bisita ari da jasotzen honezkero.
Askotariko jarduerak antolatu dituzte gaurko Amara Berrin, Grosen, Erdialdean, Antiguan eta Parte Zaharrean. Hemen kontsultatu ditzakezue egitarau osoak.