Donostiako Orfeoiak Gabonetan bi kontzertu eskainiko ditu
Abenduaren 27an eta 28an izango dira eta Donostia Sustapenak bultzatutako ‘Gabonetan musika’ ekimenaren parte izango dira
Donostiako Orfeoiak bi kontzertu eskainiko ditu, abenduaren 27an eta 28an, ‘Gabonetan musika’ Donostia Sustapenaren ekimenaren barruan. Lehenengoa, ostiralean, abenduaren 27an, Groseko Zabaleta kaleko San Inazio parrokian izango da, 20:00etan. Bigarrena, abenduaren28an, larunbata, Altzako San Martzial elizan ospatuko da, eta 20:00etan hasiko da.
Abesbatzak bi emanaldietan interpretatuko duen errepertorioa honako hau izango da: ‘Petite Messe Solenelle’ (Rossini); ‘Elías’ (Mendlssohn); ‘Nigra Sum’ (Casals); ‘Psalm 43’ (Mendlssohn); ‘Vísperas’ (Rachmaninov); ‘Hallelujah’ (Cohen); ‘Hator, Hator’ (Sarasola); ‘Amazing Grace’ (Newton); ‘White Christmas’ (Berlin); ‘Aurtxoa Saeskan’ (Olaizola); ‘Joy to the World’ (Mason); ‘O Holly Night’ (Adam); ‘Adestes Fideles’ (Willcocks); ‘Mesías’ (Händel). Organoan Gerardo Rifón egongo da eta Sainz Alfarok zuzenduko du.
Gabonetan musika eta kultura auzoetara helduko dira ‘Gabonetan musika’ ekimenari esker. Proposamen horren bidez, astelehenetik, abenduaren 23a, igandera, abenduaren 29a, hamairu kontzertu eskainiko dira hiriko hainbat tokitan. Donostia Sustapenak erakutsi nahi du Gabonak ez direla argiak soilik, baita data ezin hobeak ere kulturarekin harremanetan egoteko, eta kasu honetan musikarekin. ‘Gabonetan musika’ren bidez topaketa musikalak eskainiko dira, Gipuzkoako hamar bat banda eta korurekin, baita gorabidean dauden artista donostiarrekin ere.