La Sirena kale egoeran dauden pertsonentzat aterpe izatea eskatu du Donostia Antifaxistak
Manifestazioa egin dute 200 bat lagunek Parte Zaharrean barrena, La Sirena aterpetxea urte osoan zehar kale egoeran dauden pertsonentzat irekita egon dadin eskatzeko.
Donostia Antifaxista plataforma sortu berriak antolatuta, 200 bat lagun batu dira astelehen gauean Parte Zaharrean La Sirena aterpetxea urte osoan kale egoeran dagoen jendearentzat irekita egon dadin eskatzeko.
“Zergatik existitzen dira etxegabeak, beste batzuek etxeak pilatzen badituzte?”, galdetu dute. Salatu dutenez, 5.600 etxe huts daude Donostian eta 415 lagun, gutxienez, kale egoeran, eta hori, “onartezina” dela adierazi dute.
Hala, La Sirena turistentzat erabiltzea kritikatu dute, eta, neguan, soilik izozte arriskuan irekitzen dela salatu: “La Sirena hutsik egon arren, Donostiako Udalak nahiago du 400 pertsonatik gora kalean bizitzen eduki, bere baliabideak merkatuaren logikatik ateratzea baino”.
La Sirena aterpetxea, urte osoan, kale egoeran dauden pertsonentzat irekitzea, udal jabetzako sarbide irizpide baztertzaileak ezabatzea eta egonaldietako baldintzak hobetzea, eta, azkenik, behar beste baliabide erabiltzea kale egoeran dauden pertsonen beharrak asetzeko.