Olentzero eta Mari Domingi euri artean iritsi dira Donostiara
Eguerdiko 12:00etan irits dira Olentzero eta Mari Domingi Urumea ibaitik Frantzia pasealekuko Gabonetako merkatura, Lizeaga eta Petritegi sagardotegiek utzitako Ala izeneko itsasontzian.
Azken urteetan ezarri den ohiturari jarraituz, Olentzerok eta Mari Domingik 6 urtetik aurrera duten donostiar guztiei autoaren ibilbidea bizikletan jarraitzeko gonbita luzatu nahi diete. Ibilbidea honakoa izan da: Urumea pasealekua, Agirre Lehendakariaren zubia, Pio XII plaza, Antso Jakituna hiribidea, Easo kalea, Urdaneta kalea, Hondarribia kalea, Alfonso VIII kalea, Bilbo plaza, Getaria kalea, Askatasunaren hiribidea, Santa Catalina zubia, Mirakruz kalea, Ategorrieta hiribidea, Nafarroa hiribidea, J.M Barandiaran pasealekua (Sagues), Zurriola hiribidea, Kursaal zubia, Erregina Erregentea, Bulebar zumardia, Hernani kalea eta Alderdieder.
Ibilbide osoan, Galtzagorri talde baten laguntza izan dute eta era berean, arratsaldeko desfilean lagunduko dieten egurgile batzuk ere aldamenean izan dira. Eguraldi txarra izan arren, aurreikusitakoa bete da eta Olentzero, Mari Domingi eta sekito guztia udaletxera 13:15ak aldera iritsi dira.