Araubide berezia onartuta, eskualdeko taxiek hirian aritzeko baimena izango dute hemendik aurrera
Astelehenetik aurrera, Donostialdeko taxiek Donostian ere zerbitzua eskaini ahal izango dute. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak argi berdea eman dio Donostialdeko Araubide Bereziko Eremua (ABE) sortzeari. Horrela, Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietako 118 taxik Donostian ere eman ahal izango dute zerbitzua, hiriburuan dagoen taxi flotarekin batera.
Azahara Dominguez diputatuak ostiral honetan iragarri duenez, bere sailak udalek aurkeztutako dokumentazioa aztertu du, eta egiaztatu du Donostialdeko ABE martxan jartzeak ez diola kalterik egiten kasuan kasuko udalerrietan zerbitzua ematen duen taxi zerbitzu publikoari.
Joan den udan aurkeztu zuten udalek dokumentazioa eta, eta ordutik, norabide horretan egin du lan Donostiako udalak, pentsatuz, besteak beste, neurri honi esker arinduko dela hirian dagoen taxi gabezia. Edonola ere, ikusteko dago zer ondorio izango duen neurriak. Izan ere, hiriko arazoa ez da soilik taxi kopurua, baizik eta zein ordutan pilatzen diren, gauez baita eskaria txikiagoa.