Udalak behin betiko onartu du Txomiñeneko anbulatoriorako lurzatien Hiri Antolamenduko Plan Berezia
Osakidetzak Txomiñenen eraikiko duen osasun zentroa gorpuzten ari da. Proiektua oraindik sorrera fasean dago, baina etorkizuneko anbulatorio hori estrategikoa da Osasun Sailarentzat Donostiako lehen mailako arreta indartzeko. 2027a jarri du Jaurlaritzak lehenengo epe gisa, bigarren seihilekoan pazienteak artatzeko helburuz.
Urrats horietako bat egin du Donostiako Udalak HAPOan berrian moldaketa onartuz. Plan Berezia g.000.2 eta g.000.3 lurzatien antolamendu berri bat definitzeko idatzi da, lurzati horien eraikuntzak plazako espazio publikoa behin betiko konfiguratu dezan. Gainera, lurzati horien eta g.000.1 lurzatiaren erabilera aldatzen du, Osakidetzako asistentzia zentroa behin betiko kokapenera lekualdatu ahal izateko.
Osasun zentroa Arteleku plazan kokatuko da behin betiko. Saskibaloi pistak hartzen duen espazioan, hain zuzen ere. Zentroaren azalera erabilgarria 3.300 metro karratukoa izango da gutxi gorabehera, eta horrek agerian uzten du etorkizuneko anbulatorioaren tamaina. Donostian irekitako azken osasun-zentroetako bi, Aietekoa eta Alde Zaharrekoa, gutxi gorabehera 2.000 metro koadroko azalera aprobetxagarria zuten.
Gaur gaurkoz aurreikusten den eraikinak sei solairu izango ditu (sotoa, beheko solairua, lehen solairua, bigarrena, hirugarrena eta estalkia), eta 8,5 milioi euroko aurrekontua, gutxi gorabehera. Anbulatorioaren helburua Txomiñenea, Martutene eta Loiolako bizilagunei zerbitzua eskaintzeko diseinatuta dago. Gaur egun, Osakidetzak 7.567 pertsona hartzen ditu hiru auzo horietan. Behin osasun zentro berria eraikita, 16.410 pazienteri zerbitzua eman ahal izatea espero da, izan ere, datozen urteetan