Sara Alonsok eta Martin Segurolak irabazi dute San Silvestre lasterketa
IRUTXULOKO HITZAren txapela ere jantzi dute bi donostiarrek.
Sara Alonso eta Martin Segurola izan dira azkarrenak Donostiako San Silvestre lasterketan. 5.056 korrikalarik hartu dute irteera egun ikusgarria aprobetxatuz; urte amaierako festa ezin hobea izan da hirian. Eta garaipenak, tokikoak: bi donostiarrak nahiko eroso nagusitu dira, bakar-bakarrik iritsi dira Easoko helmugara. Biak donostiarrak izanik, IRUTXULOKO HITZAren txapela ere jantzi dute.
Alonso da mendiko lasterketetako munduko espezialistarik onenetako bat, bere hirugarren koroa lortu du (2019, 2021 eta 2024) Donostiako San Silvestre lasterketan, Betty Urruti lapurtarra eta Sara Villasante klasikoari gailenduta.
-
1. Sara Alonso (27:30)
-
2. Betty Urruty (28:12)
-
3. Sara Villasante (29:12)
Segurola, berriz, Amerikako Estatu Batuetan ikasten eta entrenatzen ari den donostiarrak bere hiriko urte amaierako lasterketako lehen garaipena lortu du. Distantzia laburragoetan aditua da (1500eko plusmarkista gipuzkoarra da), eta lurraldeko herri lasterketetako podiumetan ohikoak diren fondistei gailendu zaie Segurola, hala nola Ander Sagarzazuri (helmugan bigarrena) eta Aitor Etxeberriari (hirugarrena).
- 1. Martin Segurola (24:40)
-
2. Ander Sagarzazu (24:55)
-
3. Aitor Etxeberria (25:01)