Errege Magoen kabalkadak aldaketak eragingo ditu trafikoan
Trafikoan aldaketak eragingo ditu Errege Magoen kabalkadak hilaren 5ean. 17:30etik 19:45ra bitarte, honako aldaketak izango dira Dbuseko zerbitzuetan:
• 5-Benta Berri eta 25-Benta Berri-Añorga lineatan, bukaerako geldialdia honela egingo dute: 5L: San Martin kaleko 52an, Auzitegiaren aurrean. 25L: San Martin 54.
Askatasunaren hiribidea 31ko geltokiak, Okendokoak, Bulebar 17koak eta Urbieta 20koak ez dute zerbitzurik izango.
• 16-Igeldo eta 18-Seminarioa lineek bukaerako geldialdia Manterola eta San Martin arteko izkinan egingo dute. Askatasunaren hiribidea 31ko geltokiak, Okendoko 5ekoak, Gipuzkoa plazakoak, Bulebar 19koak eta Urbieta 6koak ez dute zerbitzurik izango.
• 21-Mutualitateak-Anoeta eta 28-Amara-Ospitaleak lineek bukaerako geldialdia Santa Katalina zubian egingo dute.
– Erdialderantz: Okendo 11ko geltokiak, Bulebar 9koak, Urbieta 12koak eta Urbieta 58koak ez dute zerbitzurik izango.
– Amararantz: Bulebar, Urbieta 12, Urbieta 58koak, Antso Jakituna 12 eta 28, Errondo 3 eta Errondo-Morlanseko geltokiak kenduko dira eta Santa Katalina zubira, Norteko geltokira eta Pio XII-ra (autobus geltoki zaharra) lekualdatuko dira.
• 26-Amara-Martutene lineak bukaerako geldialdia Santa Katalina zubian egingo dute.
– Erdialderantz: Okendo 11 eta Bulebar 9ko geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
– Amararantz: Bulebar 13, Urbieta 6an, Mendeurrena eta Antso Jakituna 28ko geltokiak kenduko dira eta Santa Katalina zubira, Norteko geltokira eta Pio XII-ra (autobus geltoki zaharra) lekualdatuko dira.