Micaela Rodrigues fitxatu du Bera Berak
Bera Berak Micaela Rodrigues eskubaloi jokalari brasildarra fitxatu du 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte. Klubak iragarri duenez, eskuin hegalean arituko da, eta ostiralean, hilaren 3an, iritsiko da Donostiara. Entrenatzen, aldiz, asteartean hasiko da.
Rodrigues Sao Pauloko Pinheiros taldetik iritsi da Bera Berara, eta Brasilgo selekzioan ere aritu da. Hain zuzen ere, udazkenean egin zuen debuta selekzioarekin, eta Rio de Janeiron jokatutako Centro Sur txapelketa irabazi zuten.
Rodriguesek urtarrilaren 8an jokatu lezake lehen partida Bera Berarekin, Gascan, Granollersen aurka.